Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, funtsezkoa da gure munduak gero eta desberdintasun handiagoa duela hausnartzea. Gaur egun, %1 aberatsenak biztanle guztien %95ak baino aberastasun gehiago ditu, eta 713 milioi pertsona muturreko pobrezia-egoeran bizi da.
Nazioarteko gatazkek eta krisi politikoek markatutako 2024 urte honek bakeak eta balio demokratikoek herritartasun aktiboa eta konprometitua behar dutela gogorarazten digu.
Israelen indarkeriaren igoerak Palestinan eta orain Libanon, baita denboran zehar irauntzen duten beste gatazka batzuek ere, Ukrainan, Sudanen eta Sahelen…, agerian uzten dute nazioen arteko lankidetzaren beharra. Krisi ekonomikoek, gerrek eta larrialdi klimatikoek desplazatuen kopuru errekorra gauzatu dute; gaur egun 117 miloi errefuxiatu baino gehiago daude. Testuinguru honetan, giza eskubideak defendatzen dituzten GGKEak funtsezkoak dira, eta bakea, justizia soziala eta elkartasuna sustatzeko premia azpimarratzen dute. Nafarroako GGKEen Koordinakundetik gobernuek programa humanitarioak eta bakea eraikitzeko programak indartzeko politikak har ditzatela eskatzen dugu. Desinformazioaren eta beldurraren aurrean, funtsezkoa da elkartasun-narratibak sustatzea, herrien arteko loturak eraikitzea eta gorrotoaren, desinformazioaren eta fakenews-en diskurtsoen aurka borrokatzea.
Erronkak erronka, CISek irailean egindako azken inkestaren arabera, herritarren % 70ek baino gehiagok uste du Espainiak ahalegin handiagoa egin behar duela eskualde pobretuenei laguntzeko. Oinarrizkoa da gobernuek Garapenerako Laguntza Ofizialerako BPGaren % 0,7ko konpromisoa betetzea 2030 urtea baino lehen (Garapen Jasangarrirako Lankidetzari buruzko 1/2023 Legeak ezartzen duen bezala), eta, horretarako, ezinbestekoa da bidea hemendik aurrera eraikitzea. Bide horretan, lankidetza deszentralizatua nabarmendu behar dugu gure lankidetza-sistemaren zutabe gisa, eta daukan garrantzia aitortu behar dugu.
Garapenerako lankidetzak eraldatzailea izan behar du, garapen jasangarrian oinarritua eta ikuspegi feministetan eta giza eskubideetan oinarritua.
GGKEek beharrezko laguntza izan behar dute testuinguru konplexuetan lan egiten dutela bermatzeko, eta administrazioek politika koherenteak ezarri behar dituzte gizarte-ekonomia eta bidezko merkataritza sustatzeko.
#EsHoraDeCooperar #ElkarlanerakoOrduaDa