Nafarroak lankidetza hobea behar du zalantzaz beteriko garaiotan

Compártelo:

Krisiek alderik alde jotako mundu batean bizi gara. Krisiek, gainera, batera dihardute eta elkar indartzen dute. Gerrez gain, hortxe daude klima-larrialdia, biodibertsitatearen galera azkarra, giza eskubideetan dagoen atzerapena, eta arazo izugarri konplexuendako erantzun sinpleak agintzen dituzten diskurtso populisten eta militaristen gorakada. Gauzak horrela, bereziki da kezkatzekoa nazioarteko lankidetzaren eta herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailearen ahuldura, horiek oro tresna kolektibo baliosak baitira herrialdeek beren kasa konpondu ez dezaketen mundu mailako erronkei aurre egiteko.

Oxfam Intermon erakundearen Aberatsenen inperioaren aurka (2026) txostenaren datu atera berriak zinez dira adierazgarriak: aberats okituen aberastasuna inoizko handiena da eta, gainera, urteko batez besteko tasa baino hiru aldiz azkarrago hazi da azken bost urteetan. Gutxiengo batek mugarik gabeko aberastasuna metatzen duenean, boterea eta eragin politikoa ere metatzen ditu bere eskuetan. Horrek erabaki politikoetan eragin, demokrazia higatu eta desberdinkeriak murriztera bideratutako politikak oztopatzen du. Ez da urrutiko kontua: desoreka horren ondorioek are pobrezia handiagoa, gatazka gehiago eta eskubide gutxiago eragiten dituzte munduko leku aunitzetan.

Horren aurrean, axolagabetasuna ez da aukera bat. Herritarrek funtsezko eginkizuna dute: informazioa jasotzea, elkarren artean antolatzea, gobernuei erantzukizunak eskatzea eta beldurra eta indarkeria elikatzen dituzten diskurtsoak errefusatzea. Geldirik egoteak konfrontazioren aldekoei bakarrik ekartzen die onura. Lankidetzan aritzea, jendea heztea eta sentsibilizatzea, ordea, bizitza, bakea eta giza duintasuna defenditzeko modu aktiboak dira.

Nafarroatik, ez zaie urruntasunetik begiratzen krisi global horiei. Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) lan etengabearen bidez egiten zaie aurre, bai eta lankidetzarako politika publikoari eusten dion konpromiso instituzionalaren eta sozialaren bidez ere. Giza ekintzak, gainera, behar-beharrezkoa izaten jarraitzen du larrialdiko egoeretan jendearen bizitza babestu eta salbatzeko.

Suscríbete a nuestro boletín

INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCIÓN DE DATOS:
Responsable: COORDINADORA DE ONGD NAVARRA
Finalidad del tratamiento: Envío de comunicaciones.
Legitimación del tratamiento: Interés legítimo y consentimiento del interesado/a.
Conservación de los datos: Se conservarán mientras exista un interés mutuo o durante el tiempo necesario para el cumplimiento de las obligaciones legales.
Destinatarios: Prestadores de servicio o colaboradores.
Derechos: Derecho a retirar el consentimiento en cualquier momento. Derecho de acceso, rectificación, portabilidad y supresión de sus datos y a la limitación u oposición al su tratamiento. Datos de contacto para ejercer sus derechos: congdn@congdnavarra.org
Información adicional: Puede consultar información adicional en Política de privacidad