You are here:

Koordinakundea

Nafarroako GGKEn Koodinakundea

1998

tik

Nafarroako Garapenerako GKEen Koordinakundea, 1998an sortua, elkarte anitza da eta lanean ari da nafar gizartea mundu zuzenago eta ekitatiboagoaren eraikuntzan inplikatzeko. Horretarako, konpromiso sozial eta politikoa sustatzen du, eta prestakuntzarako, gogoetarako eta erakundeen eta herritarren arteko topaketarako guneak sortzen ditu.

Koordinakundeak GGKEen lan osoa bultzatu eta haietako bakoitzaren lana indartzen du, parte-hartzea, sare lana eta genero ekitatea sustatuz, horiek bere jarduketaren zeharkako ardatzak baitira.

HISTORIA

25. urtemugaren bideoa

25 urte horiek baliagarriak izan zaizkigu gure lana tinko eta sendo finkatzeko eta Nafarroan lan eta konpromiso erreferentea izateko.

URTEKO MEMORIA

2025

Ukaezina da bizitza gero eta mehatxatuagoa dagoela gure planetan. Egungo garapen ereduak pobrezia, desberdinkeriak eta bidegabekeriak sortzen ditu; ingurumena suntsitu eta giza eskubideak urratzen ditu. Nazioarteko testuingurua gero eta konplexuagoa da, eta bizitzari mehatxu egiten dioten arazoak globalak daude.

Nafarroako GGKEen Koordinakundearen iritziz, norabidea aldatu egin daiteke borondate politikoz eta pertsona bakoitza eta jende guztia inplikatuz. Hori dela eta, herritarren arteko beste eragile eta mugimendu batzuekin batera, elkarrekin lan egiten dugu irtenbide globalak sortzeko eta bizitza erdigunean jarriko duen mundu zuzen eta jasangarri bat eraikitzeko. Gure jarduera, hain zuzen, horretara bideratu dugu aurten.