You are here:

Barne antolamendua

Asamblea general 2026

Batzar Nagusia

Koordinakundea Nafarroan egoitza duten 48 GGKEz dago osatua. Organo nagusia Batzarra da; gutxienez, urtean behin biltzen da eta funtsezko erabakiak hartzen ditu, hala nola Gobernu Batzordea hautatzea, kontuak eta jarduerak onestea, erakunde berriak onartzea eta jarduketa lerro orokorrak zehaztea.

Haren eginkizunen artean daude: Gobernu Batzordea hautatzea eta Batzordearen kudeaketa onestea; horrekin batera, jardueren memoria, urteko kontuak eta aurrekontua onestea, erakunde berrien onarpena berrestea, jarduketa lerro orokorrak eztabaidatu eta ezartzea, etab.

Zuzendaritza Batzordea

Gobernu Batzordeak Koordinakundearen jarduerak planifikatzen ditu, Batzarrak onetsitakoarekin bat, kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa zuzentzen ditu, harreman instituzionalak koordinatzen ditu eta batzordeen eta Idazkaritza Teknikoaren lana gainbegiratzen ditu.

Gutxienez Gobernu Batzordeko bi kide Nafarroako Lankidetza Kontseiluan daude.
Ordainsaririk gabeko karguak dira.

Octavio Romano Vallejo
Fundación Alboan

Presidentea

Silvia-Arjona
Misiones Salesianas

Presidenteordea

Maider Gabilondo Ariznabarreta
Unicef – Comité de Navarra

Diruzaina

Daniel Saralegi
Servicio Capuchino para el Desarrollo y la Solidaridad (SERCADE)

Idazkaria

Miguel Angel Yanguas
Arcores

Komunikazioko kidea

Cristina Gil Pérez
Setem Navarra- Nafarroa

Hezkuntzako kidea

Daniel Butler Rico
Asociación Navarra Nuevo Futuro

Eragin politikoko eta sareetako kidea

LAN TALDEAK

GGKE elkartuek osatzen dituzte eta hainbat arlotan ari dira lanean, erakunde guztien eta Nafarroako GGKEen Koordinakundearen onerako.

Gaur egun, honakoak dira talde iraunkor aktiboak, erakundearen ildoei lotuak, ibilbide eta esperientzia zabala dutela.

Talde Teknikoa

Gure talde teknikoak laguntza ematen dio Koordinakundeari bere helburuak gauzatzeko, eta laguntza ere Gobernu Batzordeari, Batzarrari eta lan taldeei.

Jarduerak, baliabideak, dirulaguntzak eta proiektuak kudeatzen ditu, eta informazioa eta aholkularitza ematen dizkie GGKE elkartuei, instituzioei eta herritarrei.

Gaur egungo osaera:

Amaya Campión Larumbe

Koordinazioa

Mariaje Huici Urmeneta

Eragin Politikoko eta sareetako teknikaria

Marian Pascual

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileko teknikaria

Maite Ruiz Tabar

Eragin Sozialeko eta Komunikazioko teknikaria

Belen Arnedo

Gorroto Diskurtsoak eta Albiste Faltsuak Programa

Naiara Urra:

Webgunea eta sare sozialak