You are here:
- Hasiera
- Koordinakundea
- Informazio instituzionala
Informazio instituzionala
Gune honetan, Nafarroako GGKEen Koordinakundearen auditoria ekonomikoak eta memoriak jartzen ditugu ikusgai, gardentasunarekin, kontuak ematearekin eta kudeaketa onarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.
Agiriotan, urtero egiten den jarduera eta baliabideen erabilera dago bildua, bai eta GGKEekin, instituzioekin eta herritarrekin batera lortutako aurrerapen nagusiak ere, garapenerako lankidetza eraldatzailearen eta Nafarroako herritartasun global aktiboaren aldeko gure lan kolektiboaren adierazgarri.
Diru publikoak jasotzen ditugun gizarte zibileko erakundeak eta entitate pribatuak garen aldetik, gardentasuna eta kontuak ematea ditugu beti oinarri gure lan moldean. Elkar hobeki ezagutu dezagun, deskargatu gure:
Auditoria txostenak
Kanpo enpresa batek, urtero, erakundearen kontuak ikuskatu, eta ondarearen eta haren finantza-egoeraren isla fidela direla ziurtatzen du.
Ekintza eta esku-hartze sozialerako II. hitzarmen kolektiboa (2022-2024)
Nafarroako GGKEen Koordinakundeko langile guztiak daude ekintza eta esku-hartze sozialerako II. hitzarmen kolektiboari (2022-2024) lotuak, eta berezko lan hobekuntzak 1. hitzarmena 2015ean ezarri zenetik aplikatzen dira, Gobernu Batzordeak erabakita.
Lanaldi osoa 1.620 ordukoa da urteko Nafarroako GGKEen Koordinakundean, barne erabakiarekin bat. Hona hemen 2026ko soldata taulak:
| 2026ko soldata taula | Urteko soldata gordina | Urteko esperientzia osagarria |
|---|---|---|
| Koordinazioa | 37.288,86 € | 938,73 € |
| Teknikoa | 31.824,94 € | 861,04 € |