You are here:

Koordinakundearen Zerbitzuak

You are here:

KOORDINAKUNDEAREN ZERBITZUAK BERE GGKE BAZKIDEENTZAT #KoordinatuakIndartsuagoizateko

Garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duzun erakundea bazara, Nafarroako GGKEen Koordinakundeko kidea izan zaitezke.

Argazkia: Salah Darwish / Unsplash

AHOLKULARITZA, ZUEN LANAREN ARLOETAN:

Oinarri eta Deialdiak, Hezkuntza eta Sentsibilizazioa, Boluntariotza, Enpresarekiko harremanak, Kudeaketa, Komunikazioa…

KANPO KOMUNIKAZIOA

Gure tresnak GGKEen eskura jarri eta zuen lanaren zabalkundea egiten dugu:

Webgunea:

Urtero, 28.000 bisita baino gehiago: lan eta boluntariotza eskaintzak, sektoreari buruzko albisteak, ikastaroak… Informazio hori hamabostean behingo Buletinaren bidez bidaltzen da (1.300 lagunek eta erakundek jasotzen dute).
www.congdnavarra.org

GGKE direktorioa:

Koordinakundeko GGKEen online direktorioa: zuetako bakoitzari buruzko informazioa ematen duena.
IKUSI GKKEak

Garapenerako Hezkuntzarako materialen katalogoa:

GGKEen Garapenerako Hezkuntzako eta sentsibilizaziorako baliabideak daude jasoak.
IKUSI KATALOGOA

Nazioarteko Boluntariotza Gida:

GGKEek nazioarteko boluntariotzan dituzten proposamenei buruzko informazioa dakar.
IKUSI GIDA

Jendearendako informazio bulegoa:

Arreta aurrez aurre (aurretiazko hitzordua), telefonoz, posta elektronikoz
IKUSI KOKAPENA ETA KONTAKTUA

BARNE KOMUNIKAZIOA

Koordinakunde barnean, lan taldeetan, etab. zer berri dagoen jakiteko.

Barne Zirkularrak:

15ean behin, Koordinakundearen barne lanari eta kide den sareei buruzko informazioa emateko (Estatuko Koordinakundea, Gizarte Erakundeen Plataforma…)

Dirulaguntza deialdiak:

Dirulaguntza-deialdiei buruzko informazio eguneratua jartzen dugu zuen eskura proiektuak aurkeztu ahal izateko: tokikoak, autonomikoak eta estatu mailakoak, publikoak, pribatuak.

Esperientziak Partekatzen:

“Esperientziak partekatzen” gunea: zuen kontraparteek beren lana ezagutzera emateko formatua da.

HEDABIDEAK

Irratsaioak:

Asteroko lankidetza Ser Solidario saioan Cadena Ser-en eta, hamabostean behingoa, Euskalerria Irratian.

Prentsa:

Akordioa Diario de Noticiasekin iritzia artikuluak argitaratzeko.

Hedabideen gida:

Hedabideen gida dugu zuen eskura: haiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezazuen.

Aholkularitza:

Hedabideekiko zuen harremanean ematen dizuegu aholkularitza: kontaktuak, jarduera mota…

LARRIALDI HUMANITARIOAK (TXOSTEN BEREZIAK)

Hedabideetara bidali eta gure hedabideen bitartez hedatzen dira, diru bidez lagundu nahi duten pertsonentzat eta erakundeentzat.

SARE LANA

(MOBILIZAZIO/PRESTAKUNTZA/KOORDINAZIO… EKINTZETAN PARTE HARTZEN AHAL DUZU)

Buru-belarri lan egiten dugu beste plataforma batzuekin, eta GGKE bakoitzak bat egin dezake mobilizazioekin, haiek eskaintzen dituzten prestakuntzekin edo lan taldeetan parte hartu…

PRESTAKUNTZA ANTOLATZEN DUGU

KONTRATATUAK DAUDEN PERTSONENTZAT, ETA BOLUNTARIOENTZAT

Koordinakundearen ardurapeko prestakuntzak:

Formularioei eta justifikazioak Nafarroako Gobernuan egiteari buruzko tailerrak, komunikazioari buruzko prestakuntzak, zeharkako ardatzak (ingurumena...)

Beste erakunde batzuek eskainitako prestakuntza:

Estatuko Koordinakundea (online plataforma bat du, eta lehentasunezko tratua Koordinakundean federatutako GGKEekin)

ELKARTASUN ESKOLAK

ELKARTASUN ESKOLAK PROGRAMAN PARTE HARTZEA AHALBIDETZEN DUGU.

Gaur egun, 50 ikastetxe eta 11 GGKE dira kide.

ZIURTAGIRIAK

ESTATUKO KOORDINAKUNDEAREN GARDENTASUNAREN ETA GOBERNU ONAREN ZIGILUA LORTZEN LAGUNTZEN DIZUEGU.

Kalitate-ziurtagiri hori hainbat finantzatzaile eskatzen hasi ziren. GGKEen Estatuko Koordinakundearen laguntza jasotzen dugu aplikatzeko.

AHOLKULARITZA, ZUEN LANAREN ARLOETAN:

Amaya Campión Larumbe

Koordinazioa

Mariaje Huici Urmeneta

Eragin Politikoko eta sareetako teknikaria

Marian Pascual

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileko teknikaria

Maite Ruiz Tabar

Eragin Sozialeko eta Komunikazioko teknikaria

Belen Arnedo

Gorroto Diskurtsoak eta Albiste Faltsuak Programa

Naiara Urra:

Webgunea eta sare sozialak