Nafarroako Lankidetza Kontseilua
Nafarroako Administrazioaren organo aholku-emailea da eta garapenerako lankidetza politika zehazteko partaidetza bideratzen du.
Kontseiluan honako GGKE dira Koordinakundearen ordezkariak: Eduardo Fernández (Proclade Yanapay), Ani Urretavizcaya (ALBOAN), Juan Mari Erice (Oxfam Intermón), Diego Cayuela (ONAY), Javier Abad (Mugarik Gabe Nafarroa) eta Diana Lazcano (Rinaldi).
GGKEendako sei postuetatik, lau Batzar Nagusiak hautatzen ditu, eta bi, Gobernu Batzordeak izendatzen ditu bere kideen artean.
Udal Lankidetza Kontseilua
Iruñeko Udalaren organoa da, eta kide dira udal talde politikoen eta hirian diharduten GGKEen ordezkariak eta udal teknikariak.
GGKEek Iruñeko Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek adina ordezkari dituzte.

Artxiboko irudia
