2021-2025 Plan Estrategikoaren Aurkezpena
“Aztertu, zer nahi dugun; begiratu gure inguruan; pentsatu, zer nahi dugun; baloratu zailtasunak, eta amets egin…”
Ideia horiek gidatu gaituzte gure lehen plangintza estrategikotik (2007) eta hortxe diraute 2025era arte lagun egiten digun planean. COVID-19aren pandemiaren testuinguruan landua, planak erantzuten dio ziurgabetasunaren eta aldaketen eraginpeko eszenatoki globalari, eta talde gogoeta egiteko eta planifikatzeko beharra indartzen du.
Prozesuan zehar, Koordinakundeak era partekatuan zehaztu ditu egin beharreko bideak. Honakoak izan ditu lankide: GGKEeak, Gobernu Batzordeak, batzordeak, Idazkaritza Teknikoa, instituzioak, sareak eta nafar herritarrak, herritartasun global aktiboa sustatzeko eta garapenerako lankidetzak egungo erronken aurrean duen eginkizun eraldatzailearen balioa nabarmentzeko.
GURE HELBURU NAGUSIA:
Garapenerako lankidetzari balio handiagoa ematea eta GGKEen eginkizun eraldatzailea indartzea, funtseko eragileak baitira gizarte, ekonomia, kultura, ingurumen eta politika arloko erronkaz betetako testuinguru global berriari ekiteko.
KANPO ARDATZA:
GGKEen Koordinakundea funtsezko erreferentea da garapenerako lankidetza oinarrizko eta beharrezko ardatz gisa sustatzeko orduan, Hego begirada duen herritartasun global aktiboa eta inplikatua Nafarroan lortze aldera.
Gizarte zibilarekin eta herritarrekin
- Garapenerako lankidetzari balioa ematea iritzi publikoan, sare sozialetan eta hedabideetan.
- Aliantza estrategikoak egitea gizarte zibilarekin
- Hezkuntza ez-formala indartzea
- Elkartasun Eskolen eredua jasangarri egitea
- GGKEan boluntariotza bultzatzea
Sareekin eta plataformekin
- Sare eta plataformetan dugun rola indartzea
- Sareak babestea eragin politikorako, ekintza publikorako eta mobilizaziorako
- Are gehiago parte hartzea GGKEen sareetan
Administrazio publikoekin
- Eragitea, garapenerako lankidetza politika publiko egonkorra, kalitatezkoa eta baliabideduna izan dadin
- Eragile publikoekin lotura estrategikoak sendotzea
- Garapen jasangarrirako politiken koherentzia indartzea, 2030 Agendarekin bat
BARNE ARDATZA:
GGKEen Koordinakundeak, balio erantsia emateaz gain, eraginkortasunez eta era berritzailean babesten du GGKEen sektorea, Nafarroan beren lana egin dezaten.
Gure GGKE bazkideekin
- GGKE bazkideen oinarria handitzea
- Ordezkagarritasuna eta barne partaidetza indartzea
- Informazio garrantzitsua, erabilgarria eta kalitatezkoa ematea
- Haien gaitasunak, baliabideak eta bitartekoak indartzea
- Beste eragile batzuekiko harremanak erraztea
- Hausnarketa eta ezagutzaren sorkuntza sendotzea, bai eta ekimen bateratuak ere
Gure egiturarekin eta taldearekin
- Jasangarritasun ekonomikoan aurrera egitea
- Funtzionamendu eraginkorragoa, berritzaileagoa eta gardenagoa izatea
- Idazkaritza Teknikoaren zeregina eta gaitasunak sendotzea