You are here:

Sare lana

Egoera eraldatzeko helburu berberak dituzten beste talde, gizarte mugimendu eta espazioekin batera aritzeak Nafarroako GGKEen Koordinakundearen lana indartzen du. Besteak beste, honako sareotan parte hartzen dugu.

Grupo Coordinadoras Autonómicas

Garapenerako GKEen Koordinakundea- Espainia

Gizarte erakunde eta plataformen estatuko sarea da. Esparruotan lan egiten dute: garapenean, nazioarteko elkartasunean, ekintza humanitarioan, herritartasun globalerako hezkuntzan eta giza eskubideen defentsan, munduko edozein lekutan.

Red de Coordinadoras Autonómicas

Koordinakunde Autonomikoen Sarea

Informazioa eta esperientziak trukatzeko gunea da. Espainiako GGKEen Koordinakundeko 17 koordinatzaile autonomikoak dira kide.

Lankidetza Deszentralizatuko Talde gisa sortua, funtsezkoa izan da irizpideak koordinatzeko, politiken jarraipena egiteko eta agenda autonomikoak Estatuko Koordinakundearekin bat lantzeko. Jarrera bateratuak eta gizartea mobilizatzeko kanpainak bultzatu ditu eragin politikorako eta sentsibilizaziorako. Hezkuntza eta Komunikazio taldeetan ere parte hartzen da.

Fiare Banka Etikoa

Banku libre, independente eta kooperatiboa da, interes gorenaren alde lan egiten duena: hots, interes kolektiboaren alde.

Banca Popolare Etica (1999tik Italian ari dena) eta Fiare (2005etik Espainian ari dena) entitateen batasunetik sortu zen. Eraldakuntza sozialerako tresna izatea du helburu, hirugarren sektoreko proiektuak finantzatuz, ekonomia sozial eta solidarioa sustatuz, eta gardentasun, parte-hartze eta demokrazia printzipioetan oinarritutako kultura bultzatuz.

Asociación Finanzas Éticas Navarra (AFEN)

Finanzas Éticas Navarra (AFEN) Elkartea

Finanzas éticas Navarra elkartea sare bat da, pertsonek eta gizarte erakundeek osatua. Finantza-baliabideen kudeaketa arduratsu eta gardena dute helburu, ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan. Ez dago irabazi-asmorik eta guztion ongian oinarritutako ekonomia jasangarria lortu nahi dute.

Gizarte Entitateen Plataforma (PES)

Plataforma lau sarez osatua dago, eta sareetan Nafarroako 150 gizarte erakunde baino gehiago dira kide. Honatx sareak: Nafarroako GGKEen Koordinakundea, REAS, CERMIN eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarea.

Garapenerako lankidetzan, immigrazioan, ekonomia solidarioan eta gizarte esklusioan lan egiten duten erakundeak batzea du helburu, gizarte eredu bidezkoagoa, ekitatiboagoa eta jasangarriagoa bultzatzeko, adostasunean oinarriturik; eta, era berean, administrazio publikoen eta beste gizarte eragile batzuen aurrean eragina egitea, giza eskubideen eta pertsonen duintasunaren defentsan.

PACTO NAVARRO CONTRA LA POBREZA: castellano – euskera

Red Navarra de Aprendizaje y Servicio Solidario

Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidariorako Nafarroako Sarea

Sarearen helburua da komunitatean ikaskuntza-zerbitzuaren garapena bultzatzea. Hainbat arlotan diharduten pertsonek eta entitateek dago osatua. Badira ikastetxeak, irakasleak prestatzeko zentroak, gizarte erakundeak, unibertsitateak eta tokiko beste ekimen batzuk.

Movimiento 4.7

Movimiento 4.7

Elkar topatzeko eta eraikuntza kolektiborako gune bat da, hainbat sektoretako erakundeek eta pertsonek osatua. 2030 Agendaren 4.7 Helmuga lortzeko lan egiten dugu. Ekintza politikoa bultzatzen dugu, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza hezkuntza-sistemetan behar bezala txertatzeko eta finantzatzeko, autonomietan, estatuan nahiz nazioartean, ezinbestekoa baita mundu bidezkoagoa, jasangarriagoa eta berdintasunezkoagoa sortzeko.

RCE Basque Country - Navarre​

RCE Basque Country-Navarre

RCE Basque Country-Navarre hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin zerikusia duten erakundeen sare bat da. Euskadi/Euskal Herritik garapen jasangarrirako ikaskuntza errazten laguntzen dugu, eta UNESCOren #EDSpara2030 Ekintza Globaleko Programaren parte da. Gainera, berariazko balio erantsia du tokiko irtenbide jasangarriak azkartzeko.