Pertsona, enpresa, erakundea edo instituzioa bazara, eta dohaintzan eman nahiko zenukeen materialik baduzu, jarri gurekin harremanetan 948 240674 telefonoan edo congdn@congdnavarra.org postan, eta orientabidea emanen dizugu.
Koordinakundeak bitartekari lana egiten baitu bazkide ditugun gure erakundeekin. Cuando recibimos una propuesta, la compartimos internamente para que puedan valorar si les interesa y se les da unos días para responder.
Proposamen bat jasotzen dugunean, erakundeei jakinarazten diegu, interesatzen ote zaien pentsatzeko eta egun batzuk ematen zaizkie erantzuteko. Hainbat erakundek material berberari buruzko interesa badute, pertsona edo entitate emaileak erabakiko du materiala zer proiektu eta herrialdetara bideratu. Ondoren, bi aldeak harremanetan jarriko ditugu, materiala nola eman erabaki dezaten. Azkenean, ezein erakundek ez badu interesik agertzen, hori ere jakinaraziko dizugu.
Materiala dohaintzan emateko gomendioak
Eman baino lehen:
- Informatu zaitez ongi eman nahi duzunari buruz: hau da, zenbat ale diren, neurriak, gutxi gorabeherako pisua eta, ahal baduzu, bidali argazki batzuk.
- Ziurtatu materiala ongi egotea eta erabiltzeko moduan egotea. Bestela, onena da edukiontzi egokira edo garbigunera eramatea. Arropa eta oinetakoak, adibidez, komeni da oihaletarako propio jarriak dauden edukiontzietara eramatea.
- Ez dugu sendagairik jasotzen, preskribapen medikoa behar duten oso produktu sentikorrak baitira. Gomendagarriena da botika dendetara edo sendagaiak jasotzeko guneetara eramatea.
Dohaintza egitea kontsumo arduratsua ere bada:
Oraindik ere erabiltzeko moduan dauden gauzei bigarren bizitza ematea lagungarria da hondakinak murrizteko eta baliabideak hobeki aprobetxatzeko. Berrerabiltzeari esker, lehengai gutxiago kontsumitzen dira eta ingurumena zaintzen da, kontsumo arduratsuago eta jasangarriagoa sustatuta. Ahal den bakoitzean, onena da produktu horiek hurbil erabiltzea.
Giza larrialdiak direnean, diru ekarpena da modurik onena eta egokiena laguntza emateko.
- Litekeena da beste herrialde batzuetatik ematen diren ondasunak egokiak ez izatea larrialdiak jotako herritarrek egiazki dituzten beharretarako, eta krisiak direnean, beharrak azkar aldatzen dira.
- Materiala bidaltzeak kostu logistikoak eta administrazio-tramite gehigarriak eragiten ditu (materiala biltzea, garraioa, aduanak edota produktu iraungien kontrola).
- Erakunde humanitarioek hobesten dute materiala herrialdean bertan edo hurbileko eskualdeetan erostea, erantzun azkarragoa ahalbidetzeko; eta gainera, lagungarria da tokiko ekonomia eta enplegua babesteko.
- Larrialdietan esku hartzen duten nazioarteko langileak talde espezializatuetako kideak dira, giza ekintzan eta krisi bakoitzaren berezko testuinguruan duten prestakuntza eta esperientziagatik aukeratuak.
Hori guztia dela eta, hondamendiak edo gatazkak gertatzen direnean, dirua emateak erantzun azkarragoa, malguagoa eta eraginkorragoa ahalbidetzen du.