You are here:

Laguntza larrialdietan

LANKIDETZAN ARITUKO GARA?

Larrialdi humanitario baten aurrean (gerra, lurrikara, uholdea…), prest zaude nola edo hala konprometitzeko.

Koordinakundean, laguntza emateko gogoz dabiltzan pertsona konprometitu askoren deiak jasotzen ditugu, baina ez dakite oso ongi nola.

Oro har, ondasunak eskaintzen dizkigute jenerotan, edota are gehiago, herrialde horietara boluntario joateko gogoa adierazten digute.

Halakoei erantzunez, argitu nahi dugu halako egoeretara jendea bidaltzen duten erakundeek langile espezializatuak bakarrik igortzen dituztela, larrialdietan berezko prestakuntza dutenak.

Bestalde, hala GGKEek nola agentzia humanitarioek diru laguntza besterik ez dutela eskatzen, horrek kit estandarizatuak erosteko aukera ematen duelako, bai han bertan, bai inguruko herrialdeetan, erosten diren gauzen egokitasuna bermatzeko, aldi berean tokiko ekonomien suspertzea eraginda.

Era berean, gomendatzen dugu informazioa jasotzea, iturri alternatiboetara joz; bereziki, kasuan kasuko errealitatearekin harreman zuzena duten erakundeetara. Kontuz desinformazioarekin; egizu ihes estereotipoetatik eta lagundu kontzientzia solidarioa sortzen zure ingurunean.

Laguntza larrialdietan
Argazkia: Attsf (Asociación de Trabajadores y Técnicos sin Fronteras)

Nola lagundu jakiteko dekalogo humanitarioa

EKINTZAILETZA HUMANITARIOA