Lan ILDOAK
Nafarroako GGKEn Koodinakundea
Hona hemen gure lan ildo nagusiak:
Informazio eta Baliabide Zentroa
Gune ireki bat da herritarrendako, erakundeendako eta instituzioendako, informazioa eta aholkularitza jasotzeko, eta garapenerako lankidetzari eta hezkuntzari lotutako kontu orotan elkarlanean aritzeko: dirulaguntza-deialdiak, tokiko eta nazioarteko boluntariotza, elkartegintza, prestakuntza, laguntza humanitarioa, hezkuntza materialak, etab.
Informazio eta Baliabide Zentroa Eragin Politikoa eta Sareak
Eragin Politikorako eta Sareetarako Arloak Nafarroako Gobernuaren eta Toki Entitateen Garapenerako Nazioarteko Politikak aztertzen ditu, jarduketak hobetzen laguntzeko; era berean, estatu politikaren jarraipena egiten dugu Koordinakunde Autonomikoen Taldearekiko sare lanaren bidez.
Eragin Politikoa eta Sareak Eragin Soziala eta Komunikazioa
Koordinakundeko Eragin Sozialeko eta Komunikazioko arloaren helburuak dira, besteak beste: informazio iturria izatea, Koordinakundea eta GGKEen lana ezagutzera ematea, bai eta gurekin sare lanean ari diren gizarte mugimenduen lanaren berri ematea ere.
Eragin Soziala eta Komunikazioa Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea
Herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea hezkuntza-prozesu bat da eta munduan diren desberdinkeriez jakitun eta haren zergatiez kritikoak diren herritarrak sustatzen ditu, bai eta garapen bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikitzearekin konprometituak dauden herritarrak ere.
Hezkuntza Eraldatzailea ..



