You are here:

2030eko Agenda. Garapen Jasangarriko Helburuak

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) aukera berdintasunaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromiso unibertsala dira hemendik 2030era.

2030eko Agenda

Izan ere, 2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek helburu global multzo bat onartu zuten pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta jende guztiaren oparotasuna ziurtatzeko, garapen jasangarrirako agenda berri baten baitan. Helburu bakoitzak bere helmugak ditu, 2030erako bete beharrekoak. Pobreziaren amaiera; goserik ez; osasunean, hezkuntzan eta ongizatean aurrera egitea, saneamenduan ere; genero berdintasuna; energia ez kutsagarrien bilaketa; lan duina; desberdinkeriak murriztea; ekoizpen eta kontsumo arduratsuak; eta ingurumeneko jasangarritasuna, beste gauza batzuen artean. Horiek orok agenda politiko gako horren norabidea markatzen dute, funtsezko agenda baita gure belaunaldiaren eta hurrengoen etorkizunerako.

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) aukera berdintasunaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromiso unibertsala dira hemendik 2030era.

Helburuak Nafarroan garatzea sustatu du Koordinakundeak, Foru Parlamentuarekin eta bertan dauden alderdi politikoekin lanean, GJHen inguruan prestakuntza eta aholkularitza emateko; eta ekimen instituzionalotan parte hartuz: Nafarroako 2030 Aliantza eta 2030eko Hiri Agenda.