You are here:

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea

Herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea hezkuntza-prozesu bat da eta munduan diren desberdinkeriez jakitun eta haren zergatiez kritikoak diren herritarrak sustatzen ditu, bai eta garapen bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikitzearekin konprometituak dauden herritarrak ere.

Herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea gizarte eta hezkuntza arloko prozesua dela ulertzen dugu, eta haren xedea da munduan diren -eta gehienbat herrialde pobretuei eragiten dieten- desberdinkeriez jakitun eta haren zergatiez kritikoa den herritartasun globala sustatzea, bai eta garapen bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikitzearekin konprometitua dagoena ere.

Herritar informatuak, kritikoak eta solidarioak sendotzen laguntzen dugu, eraldakuntza sozial eta politikoa bultzatuko dutenak pobreziaren kontrako borroka egiteko orduan, bai eta giza eskubideen, genero ekitatearen eta ingurumeneko jasangarritasunaren aldeko borroka egiteko orduan ere.

HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA ERALDATZAILERAKO ESTRATEGIA 2026-2029

Nafarroako GGKEen Koordinakundearen Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailerako estrategia Garapenerako Hezkuntzaren oinordeko zuzena da, gure Koordinakundeak 1998az gerotik bultzatua, planetan diren injustiziaz eta desberdinkeriaz jakitun diren herritar kritikoak sustatze aldera, pertsonengan eta gizartean aldaketak eragiten dituzten jarduera ekitatibo eta solidarioez ere jakitun direnak.

Gure Koordinakundearen Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailerako estrategiak hezkuntza formala, ez-formala eta sentsibilizazioa hartzen ditu barne, eta xedea da Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea aberastu eta eguneratzea, Justizia Globalerako Hezkuntza Eraldatzailerantz jotzeko eztabaidan egin den bezala.

Elkartasun Eskolak

Hezkuntza berritzearen aldeko metodologia aktibo eta parte-hartzailea da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Hezkuntza-baliabideen katalogoa

Hezkuntza eta sentsibilizazio baliabideen katalogoa

Ireki Katalogoa

Hezkuntza Sareak

Parte hartzen dugun sareetako batzuk.

SAREAK IKUSI

Gorroto Diskurtsoen Programa

Gorroto-diskurtsoei aurre egiteko prestakuntza proiektua.

IKUSI PROGRAMA
Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea

AKTUALITATEA: Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea