- Hasiera
- Zer egiten dugu
- Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea
- Elkartasun Eskolak
Elkartasun Eskolak
Hezkuntza berritzearen aldeko metodologia aktibo eta parte-hartzailea da.
Elkartasun Eskolen programak laguntza, babesa, aholkularitza eta prestakuntza ematen dizkie unibertsitate aurreko hezkuntzan ari diren irakasleei Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailean. Programa 2009-2010 abiatu zen eta, handik hona, metodologia aktibo eta parte-hartzailea izan du ezaugarri, bai eta hezkuntzaren berrikuntza ere.
Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea hezkuntza-prozesu bat da, kontzientzia har dezagun aberastasuna eta boterea banatzeko orduan maila globalean diren desberdintasunez, haien zergatiez eta ondorioez; horrekin batera, elkartasunezko eta konpromiso sozialerako jarrerak sustatzen ditu mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortze aldera.
Programa, Nafarroako GGKEen Koordinakundeak eta hainbat GGKEk kudeatua, Nafarroako Gobernuko bi Departamendurekin koordinatzen da: Eskubide Sozialetako Departamentuarekin (Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atala) eta Hezkuntza Departamentuarekin (Prestakuntza Programetako Bulegoa).
Elkartasun Eskola ikastetxea izan nahi baduzu, jarri harremanetan GGKEen Koordinakundeko idazkaritza teknikoarekin: educacion@congdnavarra.org. GGKE bat izanen duzu eskura, ikasgelan justizia globalerako hezkuntza eraldatzailea sartzen laguntzeko, prestakuntza emanez eta hezkuntza-materialaren bidez. Gainera, nahi baduzu, Hezkuntza Departamenduaren dirulaguntza eta prestakuntza-orduak jaso ahalko dituzu.
MEMORIAK