You are here:

Gorroto Diskurtsoen Programa .fake news

Gorroto-diskurtsoei aurre egiteko prestakuntza proiektua.

Gorroto Diskurtsoen Programa .fake news

2026an, Nafarroako gazteen arteko gorroto-diskurtsoei eta desinformazioari aurre egiteko proiektuari berreldu diogu.

Prestakuntza-eskaintza hau proiektu zabalago batean dago sartua, bere osoan Nafarroako Gobernuak finantzatua, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Koordinakundearen arteko hitzarmen baten bidez gauzatzen duguna.

Horretarako, 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza-eskaintza bat koordinatzen dugu gune formaletan eta ez-formaletan.

Katalogoak 9 prestakuntza ditu, hainbat gizarte erakundek eta profesional espezializatuk emanak. Honako hauek dira: Munduko Medikuak, Medicus Mundi, Navarra Nuevo Futuro elkartea, RODE Fundazioa, Aloa Comunicación, SEI Elkartea, CEAR, Itsasne Ezquerro irakasle eta diseinatzailea, eta Nafarroako zurrumurruen aurkako sarea. Gaiak askotarikoak eta dinamikoak dira

Azken buruan, prestakuntzek gazteekin lan egiteko aukera ematen digute, jarrera gogoetatsuak eta kritikoak sustatuta, eta bizikidetzako giro soziala errazten dute iritzi publiko zabalago eta anitzagoarekin.

Argibideak nahi badituzu, jo Belén Arnedorengana, Nafarroako GGKEen Koordinakundeko hezkuntza teknikaria baita, 948 240674ra deituz edo e-mailez: educacionjuventud@congdnavarra.org